Wikipedia, Entziklopedia askea
Almirante Zuria

Almirante Zuria (Limenitis camilla) Euskal Herrian aurkitu daiteken tximeleta bat da. Eurasia Iparraldean bizi da, Iberiar Penintsulatik Japoneraino.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta handia da, 65mm-ko hegoak ditu, kolore marroi ilunekoak eta lerro zuri batek zeharkatzen ditu. Hegoen beheko aldea argiagoak ditu. Harra berdea da eta arantzak laranjak eta iletsuak. Albo bakoitzean lerro zuri bat du.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran emeak arrautzak jartzen ditu hostoetan. Handik harrak jaiotzen dira. Neguan hibernatu egiten dute udaberrira arte. Uda hasieran Pupa sortzen dute eta bi asteetara gutxigorabehera tximeleta jaiotzen da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goitik begiratuta Behetik begiratuta Harra Pupa