Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1999ko urtarrilaren 3a
Iruñea
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Amaia Romero (2019)

Amaia Romero Arbizu 1999. urteko urtarrilaren 3an Iruñean, Nafarroan, jaio zen nafar abeslaria da.

Operación Triunfo 2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017. urtean hainbat urtetan etenda egon eta eta gero, Operación Triunfo telebista-saioa telebistara bueltatu zen. Amaia urte horretako castingera aurkeztu zen eta programan parte hartzeko aukeratua izan zen. Programan lehendabizi 2017ko urriaren 23an parte hartu zuen eta epaileek programan ez zuela parte hartu behar erabaki zuten. Dena den, Operación Triunfo adakademiako irakasleek epaileek saioan ez parte hartzeko proposatutako bost abeslarietatik bat salbatzeko aukera izan zuten eta Amaia izan zen aukeratua.

Hiru hilabeteren ostean, 2018ko urtarrilaren 15ean, Amaia saioko finalista bilakatu zen epaimahaikoek eman ahal zuten gehienezko puntuazioarekin, 40 punturekin. Otsailaren 5ean, Amaia saioko irabazle izendatu zuten. Horretaz gain, saioak iraun zuen bitartean, ikusleak Amaia hiru aldiz izandatu zuen faborito bezala.

Amaia eta Alfred Eurovisionen

Programan Espainia 2018ko Eurovisión Abesti Lehiaketan ordezkatzeko hautagaia aukeratzeko saioa egin zuten eta garai horretan bere bikotea zen Alfred Garcíarekin batera Amaia izan zen aukeratua.

Eurovisión[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaiak Alfred Garcíarekin batera Lisboan ospatu zen 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartu zuen Raúl Gomez eta Sylvia Santorok konposatutako Tu canción abestiarekin eta 23. postua lortu zuten.

Amaia 2020ko Goya Sarietan

Goya Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaiak bi aldiz abestu du Goya Sarietan. Lehengo aldiz, 2019ko otsailean abestu zuen Rolazén eta Judit Neddermannekin batera eta, bigarrengo aldiz, bakarrik abestu zuen Marisol omenduz.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaiak 2019. urtean argitarau zuen bere lehenengo albuma Pero no pasa nada izenarekin.