Wikipedia, Entziklopedia askea

Ana Galarraga

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1970eko ekainaren 9a
Zarautz
🔨
Lanbidea
kazetari
📷
Argazkiak
ikusi
Ana Galarragaren erretratua agertzen da.
Ana Galarraga kazetaria eta idazlea da.

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1970ko ekainaren 9a) zientzia-komunikatzailea da. Elhuyarren lan egiten du. Euskal zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.

Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu, Berria egunkarian zutabe bat idazten du, eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du, beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren Lagunak lagun, Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an. Plataforman Sapiens ispiluaren aurrean artikulu bilduma argitaratu du. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira, Galarragak sorturiko 200 artikulu baino gehiago dakartza.

2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta. Euskaraz arituz euskal hedabideetan eta sare sozialetan ere aktibo agertu ohi da.