Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1968ko irailaren 17a
Chicago
🔹
Lanbidea
abeslari
đŸ“·
Argazkiak
ikusi

Anastacia Lyn Newkirk estatu batuetako abeslari eta dantzaria izan zen. Chicagon jaio zen, 1968ko irailaren 17 an.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko urtarrilean, mundu bira baterako prestatzen ari zela, bizkarreko min larria arintzeko bularreko murrizketa egin aurretik, abeslariak mundu osoari esan zion bularreko minbizia zuela 34 urterekin. Ebakuntza egunaren bezperan, "Love Is Crime" abestiaren bideoklipa grabatu zuen, Chicagoko filmaren soinu bandarako.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat jarduera egiten ditu, abeslaria, egile abeslaria, musikaria, autorea, ekoizlea, jostuna eta filantropoa da.

2000ko hamarkadaren hasieran hasi zuen bere disko-ibilbidea, Epic Records konpainiarekin. Europako kontinente osoko eta Ozeaniako salmenta zerrendetan ezaguna egin zen. 10 milioi ale baino gehiago saldu zituen bere lehen hiru diskoekin hamarkada horretako abeslari nagusia eginez.

Urtean zehar, hainbat errekonozimendu profesionalekin onartua izan da, eta horrek bere musika sendotu du. Guztira 20 milioi musika ekoizpen baino gehiago saldu ditu mundu osoan.

Abesti ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "I'm Outta Love"
  • "Paid My Dues"
  • "One Day In Your Life"
  • "Left Outside Alone"
  • "Sick and Tired"
  • "I Belong to You"

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2000: Not That Kind
  • 2001: Freak of Nature
  • 2004: Anastacia
  • 2005: Pieces of a Dream
  • 2008: Heavy Rotation
  • 2012: It's a Man's World
  • 2014: Resurrection
  • 2015: Ultimate Collection
  • 2016: A 4 App
  • 2017: Evolution

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011: All You Can Dream