Txikipedia:Anastasija Bitsenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anastasija Bitsenko

Anastasija Bitsenko (Bakhmuck 1875eko urriaren 9 - Kommunarka 1938ko ekainak 16) Errusiako iraultzailea izan zen. Viktor Sakharov jeneralaren aurkako erasoan parte hartu zuen. Alderdi Sozialista Iraultzaileko aktibista izan zen. Alderdi Boltxebikera pasa zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserritarren familiakoa zen eta ikasketak amaitu zituen. 27 urte zituela, Iraultza Sozialen Alderdian sartu zen. 1905eko azaroaren 22an Wiktor Sakharov jenerala hil zuen. Iraultzaile sozialistek, mendeku gisa hiltzea erabaki zuten Saratov gobernuko nekazarien matxinadarekin amaitzeagatik. Bitsenko atxilotu ondoren heriotzara kondenatu zuten, baina azkenean, zigorra bizi osorako kartzelagatik aldatu zioten. Hala ere, Otsaileko Iraultzaren eta tsarismoaren amaieraren ondoren, askatasuna berreskuratu zuen.

Czitako langileen eta soldaduen batzordean egon zen eta hezkuntza batzordea zuzendu zuen. 1917ko maiatza-ekainean, Alderdi Sozialista-Iraultzailearen kongresuan delegatua izan zen. Moskuko urriko iraultzan aktiboki parte hartu zuen borroketan. Azaroan, Ezkerreko Iraultza Sozialistekin bat egin zuen eta alderdiaren batzorde zentralerako aukeratu zuten. Azaroan Batzar Konstituziogilerako hauteskunde demokratikoetan arrakastarik gabe aurkeztu zen. Alderdi Sozialistaren Nash Put aldizkariko erredakzioko kide izan zen.

Brest-Litovskeko bake ituna sinatu zuen, aurreko bake negoziazioetan Sobietar ordezkaritzako kidea izan zen. 1918ko martxotik ekainera bitartean, Moskuko eta Mosku Eskualdeko Herri Komisarioen Kontseiluko presidenteordea izan zen, alderdiaren eskolako irakaslea eta "Banner of Labor" alderdiaren aldizkariko kolaboratzailea. Uztailean alderdi boltxebikean sartu zuten. 1922an ezkertiar iraultzaile sozialisten aurkako epaiketan, Nikolai Bukharinekin batera, alderdiaren bide politikoa baztertu zituen.

Irakasle Gorrien Institutuan lizentziatu zen eta 1938ra arte alderdi eta estatu egituretan lan egin zuen. Otsailaren 8an, Purga Handian, NKVDk atxilotu zuen, erakunde terrorista iraultzaile sozialistakoa izatea leporatuta, eta ekainean heriotza zigorra ezarri zioten.

Ikasketak eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Batxilergoa.
  • Irakasle Gorrien Institutuan lizentziatu zen.
  • Hezkuntza Batzordeko Zuzendaria.
  • Politikaria.
  • Nasz Put aldizkariko erredakzioko kide.
  • Moskuko presidenteordea.
  • Banner of Labor aldizkariko kolaboratzailea.