Txikipedia:Andrea Barnó

Wikipedia, Entziklopedia askea

Andrea Barnó 1980. urtean urtarrilaren 4an jaio zen  Lizarran, Nafarroa. Eskubaloira jokatu zuen Lizarrako Itxako taldean. 2012.urtean Londreseko Olinpiar Jokoetan, Espainako selekzioarekin brontzezko medaila lortu zuen; eta urte horretan Nafarroako Emakumezko Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrea Barnók 64 kg pisatzen ditu, eta 1’75 m neurtzen du. 10 urterekin S. D. Itxako eskubaloi klubean jokatzen hasi zen. 2004.urtean bere lehenengo partidu ofiziala jokatu zuen, Itxako klubearekin. Eskubaloiko Espainako Selekzioarekin lehenengo aldiz 2008ko maiatzaren 31an jokatu zuen. 2012 urtean eskubaloira jokatzeari utzi zion, talderik ez zuelako aurkitzen. Gaur egun 2 seme-alaba ditu.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean Txapeldunen Ligako 2. saria irabazi zuen. Bere taldearekin, hau da, Itxako taldearekin hainbat sari irabazi zuen. Eskubaloiko Espainako taldearekin ere hainbat, sari irabazi ditu, adibidez, Munduko Txapelketa. Kampeonato mundial bat jokatu zuen 2009. urtean Txinan. 2011.urtean Brasileko kampeonato horretan 3.saria irabazi zuen. Baita ere Europako kanpeonatoetan 2008.urtean Macedonian 2. postuan geratu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Andrea Barnó. 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).