Txikipedia:Ane velasco

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ane Velasco Bilbao, Algortan jaio zen 1996an eta “Genetika” gradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Ondoren, bi master egin ditu: Filosofia, Zientzia eta Baloreak, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Biomediuntza molekularra, Madrilgo Unibertsitatean egin zuen. Orain , Oxforden dabil lanean.

Ikasketak eta ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zuen, genetikan zegoen garaian. Urte gutxitan berrikuntza asko sortu ziren, tartean, CRISPR teknika. Hala ere, ikasten ari zela artean ez zuten susmatzen hain garrantzitsua izango zenik.

Lorpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, Txinan genetikoki eraldatutako bi haur jaio zirela zabaldu zen. “Teknikak horretarako aukera ematen du, baina aukera izateak ez du esan nahi egin behar denik. Kontuan hartu behar dira arriskuak eta zein ondorio ekar ditzakeen horrelako esperimentu batek. Adibidez, haur horiei zerbait gertatzen bazaie, nor da erantzulea?”.

Filosofiako masterra egin ondoren, zientzia-arlora itzultzea erabaki zuen, eta Biomedikuntza Molekularra masterra egin zuen. COVID-19a dela eta, ezin izan zituen praktikak egin, baina Oxfordeko genetika-enpresa batean hastea lortu du, bekadun gisa. Han, CRISPRekin egiten du lana, terapia berriak garatzeko helburuarekin, baina ez ditu xehetasun asko eman, patenteak baitaude tartean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ane Velasco, genetista: “Oso aberasgarria da ikuspegi filosofikoa lantzea”» Zientzia Kaiera 2020-12-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).