Txikipedia:Anfisa Reztsova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anfisa Reztsova erretiratuta
Anfisa Reztsova erretiratuta

Anfisa Anatólievna Reztsova, Yakimetsen jaioa da 1964ko abenduaren 16an. Kirolari errusiar bat da, SESBrako lehiatu zena biatloian eta iraupen-eskian. Orain Moskun bizi da. Bi alaba ere baditu, Daria Virolayen eta Kristina Reztsova izena dute.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Guztira bost domina irabazi zituen, tartean hiru urre. 1988an iraupen eskiko 4 x 5 km erreleboan. 1992an biatloieko 7,5 km eta 1994an biatloieko 4 x 7,5 km erreleboan. Zilarrezkoa 1988an irabazi zuen iraupen eskiko 20 km eta brontzezko bat 1992ko biatloieko 3 x 7,5 km erreloboean. Aipagarria da, eskiatzean eta biatloiean, urrezko domina olinpikoak irabazten dituen bakarra delako.

Reztsovak FIS Nordic World Ski Championships txapelketan ere lortu zuen arrakasta, hiru urre irabaziz 4 x 5 km relay: 1985, 1987 eta 1999an eta bi zilar 1987eko 5 km eta 20 km. Munduko kopa bat ere irabazi zuen.

Errusiako kirol webgune batean egindako elkarrizketa batean, bere ibilbidearen amaieran legez kanpoko drogak erabili zituela onartu zuen.[1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraupen eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

URSS-ari errepresentatzen
Joko olinpikoak
Urtea Lekua Domina Froga
1988 Calgary ( Canadá) Urrea 20 km
1988 Calgary ( Canadá) Zilarra Erreleboa 4 × 5 km
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Froga
1985 Seefeld ( Austria) Urrea Erreleboa 4 × 5 km
1987 Oberstdorf ( RFA) Urrea Erreleboa 4 × 5 km
1987 Oberstdorf ( RFA) Zilarra 5 km
1987 Oberstdorf ( RFA) Zilarra 20 km
Rusia-ri errepresentatzen
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Froga
1999 Ramsau ( Austria) Urrea Erreleboa 4 × 5 km

Biatloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Equipo Unificado-ari errepresentatzen
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Froga
1992 Albertville ( Franzia) Urrea Abiadura
1992 Albertville ( Franzia) Brontzea Erreleboa
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Froga
1992 Novosibirsk ( Rusia) Zilarra Taldean
Rusia-ri errepresentatzen
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Froga
1994 Lillehammer ( Noruega) Urrea Erreleboa

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Anfisa Reztsova. 2020-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).