Antartika munduaren hego poloan dagoen lur-eremu zabal bat da, itsasoz inguratuta.
Antartikaren %99 izotzez estalita dago. Horregatik deitzen dute kontinente izoztua. Neguan kontinentearen inguruko itsasoa ere izoztu egiten da eta, ondorioz, Antartikak bikoiztu egiten du bere azalera.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antartikako tenperaturak munduko hotzenak dira. Urteko batez besteko tenperatura –50 °C izaten da. Udan, zerotik beherako gradutan egoten dira.
Haize bortitza izaten da Antartikan, 100 km/h-tik gorakoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antartikaren azalera 13,9 milioi km2 da. Beraz, Europa baino handiagoa da. Antartika inguratzen duen itsasoak Ozeano Antartikoa du izena.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antartikan ez da ia inor bizi, bertako klima oso gogorra delako.
Gehienbat ikertzaileak izaten dira han, aldi baterako azterlanak egiten.
Fauna eta flora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalia eta landare gutxi daude lurrazalean, ia guztia izotzez estalita dagoelako. Hala ere, itsasoan plankton, arrain, zetazeo, itsas txakur eta itsas elefante asko daude. Pinguinoak ere badira Antartikan.
-
Herschel mendia, Antartikan
-
Fryxell lakua, kate transartaktikoan (ikus Google Maps)
-
Iceberg edo izozmendi bat, bankisan harrapaturik