Wikipedia, Entziklopedia askea
Apo arrunt iberiarraren argazkia

Apo arrunt iberiarra (Bufo spinosus) anfibio klasearen apo mota bat da. Ornodunen taldean kokatzen da, hau da, bizkarrezurra dauka bere gorputzari eusteko. Arrak, arrautzak sorbaldan itsatsita garraiatzeagatik ezagunak dira.

Zapaburuak jaio eta uretan bizi dira, baina, metamorfosia prozesua egitean, apo bihurtzen dira eta bai uretan bai lehorrean bizi dezakete.

Hurrengoa, Apo arruntak (Bufo bufo) egiten duen soinua da, baina, gure Apo arrunt iberiarraren (Bufo spinosus) nahiko antzekoa da:

      Entzun!

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina handiko apoak dira. Arrek 118 cm neurtzen dituzte eta 145 cm emeek. Azken hauek 180 cm-tara ailega dezakete. Haien azala, hainbat koloreen nahastea da: Arrea, gorrixkak eta laranjatuak.

Buru handia daukate, zabala baina ez hain luzea. Haien begiak ere handiak dira, laranja kolorekoak, goiko argazkian ikus daitekeen moduan.

   Ba al dakizu   

Apo mota hau apo arrunta baino handiagoa da

Azkenik, gorputz-adar motzak eta lodiak dituzte, eta hauen muturretan dituzten atzamar moduko egiturak mintz batez elkartuta daude.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bufo spinosusaren banaketa geografikoa

Europako hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean bizi den animalia da. Gehienetan, ur geldietan, ureztatzeko putzuetan eta aterpetxetan bizi dira.

Izenak dioen moduan, Iberiar Penintsula osotik (probintzia guztietatik) aurki dezakegun animalia da, hau da, Euskal Herri osoan hauetako aleak ditugu.

Habitatera egokitzeko mekanismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein animalia bezala, bizirauteko eta espeziea mantentzeko, habitataren baldintzetara egokitu beharko da (tenperatura, janaria…). Horren ondorioz, bere azaleko kolore ez hain nabarmenek laguntzen dute harrapakarietatik ezkutatzeko.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen metamorfosi prozesua

Apo arrunt iberiarrak, bere bizitzan zehar zenbait transformazio pairatzen ditu. Transformazio honen multzoari, metamorfosi prozesua esaten zaio. Prozesu hau martxan jartzen da emeak arrautzak jartzen dituenean, arrek haien sorbaldetan garraiatuko dituztenak. Gero, arrautza hauetatik zapaburuak jaiotzen dira. Zapaburu hauek brankiak dituzte ur azpian arnasteko. Uretan mugitzeko eta harrapakariengandik ihes egiteko, isats luze bat dute atzeko partean. Zapaburuen heltze prozesuan, daukaten isats luze hori poliki-poliki desagertzen da, momentu berean formatzen ari zaizkien lau gorputz-adarren ordez. Honetaz gain, birikak ere formatuko zaizkie (uretatik kanpo arnas egiteko), eta uretatik ateratzen dira lurrean bizitzeko, apo bihurtuz. Normalean, apo iberiar bat 10-12 urtez bizi da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amplexoa

Obiparoak diren animaliak dira, hau da, arrautzen bitartez ugaltzen dira.

   Ba al dakizu   

- Ugal garaian, arrak haien artean borrokatzen dira, eta irabazten duenak, emearekin erreproduzituko da.

- Udaberria iristean (erreproduzitzeko garaia), oso ohikoa da uretara bideaz zeharkatu behar dituzten errepideetan, apo asko aurkitzea.

- Jartzen dituzten arrautzak beltzak dira

Ernaltze prozesuari amplexoa deitzen zaio: Arrak, txikiagoak direnak, emeen gainean kokatzen dira, azken hauen besoetatik edo gerritik helduz. Kanpo-ernalketa erabiltzen dute, beraz, emeak arrautzak jartzen dituenean, arrak bere espermarekin ernaldu egiten ditu. Prozesu hau uretan burutzen da, lanaredi handiko lekuetan (ondo ezkutatuta), etsaiek arrautzak ez aurkitzeko.

Arrek eta emeek 2000-5000 arrautza inguru ernal dezakete amplexo bakoitzeko (batzuetan 10000 arrautzetara ailega dezakete), eta normalean 100 egun (3 hilabete gutxi gorabehera) behar dituzte kumeek jaiotzeko.

Azkenik, oso leialak dira eta urtero leku berberera bueltatzen dira ugal garaian ernalketa prozesurako, leku horretatik hainbat kilometrotara egon arren.

Zer jaten du Apo arrunt iberiarrak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bufo spinosusen janariaren adibidea

Zapaburuak direnean, normalean, mikroorganismoez elikatzen dira.

Hazi eta heldu bihurtzen direnean: Apoa gutxi ikusten den animalia da, normalean egunez ezkutatzen delako. Iluntzean aktibatzen da eta gauez ehizatzera joaten da. Nagusiki, ornogabeak, hau da, bizkarezurrik ez daukaten animaliak, jaten ditu: intsektuak adibidez. Halaber, animalia ornodun txikiak ere jan ditzake: sugandila txikiak adibidez. Pauso motelak emanez edo jauzi motzez mugitzen dira, harrapakinak hauek entzun ez dezaten.

Apo arruntaren harrapakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igaraba baten argazkia. Apo honen harraparirik arriskutsuena

Apo hauen harrapakariei dagokienez: zikoinak, miruak, arrano txikiak... eta horrelako hegaztiak dira; bestalde, suge gorbataduna ere apo honetaz elikatzen da. Hala ere, harrapakaririk arriskutsuenak igarabak dira, gauero dozena bat apo jan baititzake.

Bizirik mantentzeko eta harrapakari hauek urrun mantentzeko nahian, zenbait estrategia erabiltzen dituzte. Alde batetik, apoak berak sorturiko substantzia toxiko bat bere azal osotik zabaltzen du. Bestalde, bere gorputza airearekin puzten du, tamaina handiagokoa dela irudituz. Estrategia honen bitartez, harrapakaria ikaratu nahi du.