Aralar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aralar Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiaren arteko mendilerroa da. Gipuzkoako aldean Goierri eta Tolosaldea eskualdeak daude, eta Nafarroako aldean Larraun eta Sakana. 30 kilometro luze da ekialde-mendebalde norabidean, eta 12 bat kilometro zabal ipar-hego norabidean. Lur eremurik handiena Nafarroa Garaian dago. Gipuzkoako aldean dagoen mendilerroaren zatia, mendikate guztiaren herena, 1994. urteaz geroztik natura-parke da, eta Lizarrusti mendatearen gainean du egoitza. Aldiz, Nafarroa aldeko mendiak mendikate guztiaren bi heren dira, eta Araitz haranera begira dauden mendi ikusgarriei Aralarko Malloak deritze.

Mendilerro honetako mendirik ezagunena Larrunarri/Txindoki bada ere, ez da mendirik altuena; tontorrik garaiena Intzako dorrea da, 1.431 metrorekin.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aralarko mendilerroaren mapa topografikoa.
Aralarko Malloak eta bere tontorrak.

500px

Aralarko Malloen eta Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa lotzen dituen mugaren ikuspegi panoramikoa, Artubi mendiaren gailurretik ikusita.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aralar