Arkimedesen printzipioa gorantz zuzendutako indarra da, jariakin batean (hau da, likido edo gas batean) dauden objektuei aplikatzen zaiena, adibidez, uretan dauden objektuei. Indar horrek flotarazten du objektu bat, edo uretan pisu gutxiagokoa ematen du flotatzen ez duenean.
Bulkada edo indar hori fluidoaren bolumenaren pisuaren berdina da, eta jariakin horretan dagoen objektuaren bolumenaren berdina. Uraren gainazala gainditzen duen objektuari bere atalaren bolumena bakarrik hartu behar zaio kontuan. Arkimedesen printzipioarekin lortzen den indarra, urezko bolumenaren pisuaren parekoa da.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairak dio Arkimedes termetan zegoela lege hori aurkitu zuenean. "Eureka!" Oihukatuko zuen ("aurkitu dut!" esan nahi du). Bere teoria Hieron II.a erregearekin erabili zuen, honek eginiko koroa bat urre eta beste metal baten nahasketa batekin isuri zela egiaztatzeko, urre hutsezkoa izan beharrean (metal oso astuna baita).
Adibide praktikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indar hau da ontziak "flotarazten" dituena eta burdinazkoak izan arren ez hondoratzea eragiten duena. Ontzi batek flotatzeko, desplazatutako uraren bolumenaren pisua handiagoa izan behar du. Urak tona bat metro kubikoko pisatzen du (hau da, metro bateko aldeak dituen kubo bat urarekin beteko bagenu, 1.000 kilogramo pisatuko lituzke), burdinak 8 tona metro kubikoko. Baina ontzi baten barruan espazio huts asko dagoenez, tona bat metro kubiko baino gutxiago pisatzen du batez beste, beraz, Arkimedesen bultzada nahikoa da flotatzeko.