Txikipedia:Arrain-ziza
Itxura
Arrain-ziza Europan, baita Euskal Herrian ere, aurkitu daitekeen onddo mota bat da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapelak kono forma du, kolore marroikoa eta goikaldean ilunagoa.
Hanka makila fin eta txiki baten itxurakoa da, kapelaren kolore berdinekoa.
Orriak meheak dira eta kapelaren kolorekoak, ertz argiagoarekin.
Haragia erraz puskatzen da. Usain sendoa du eta pepinoa burura ekartzen du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Noiz eta non hasten dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazken bukaera inguruan agertzen dira, pinuen eta zuhaitz hostozabalen azpian.