Wikipedia, Entziklopedia askea

Artibai

Eduki-taula

Artibai
Geografia
Artibai ibaia Ondarroan

Artibai ibaia Oiz mendian sortzen da eta Ondarroan itsasoratzen da. Oiz menditik datozen erreka batzuek Markina-Xemeinen bat egiten dute eta gero Urko errekako urak batzen zaizkie. Mallabia, Ziortza-Bolibar eta Markina-Xemein igaro ondoren, Berriatuan mareen eragina jasotzen hasten da, Ondarroan itsasoratu aurretik.

25 km da luzean eta bere emaria (garraiatzen duen ura) 2,5 m³/segunduko da. Ibai-adarrik nagusienak Urko, Amalloa eta Gorozika dira eskuinaldetik, eta Zigortza eta Igotz ezkerraldetik.