Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Askatasuna herria gidatzen» orritik birbideratua)

Askatasuna, herriaren gidari

Askatasuna, herriaren gidari margolana.

Askatasuna, herriaren gidari margolan bat da; Eugéne Delacroix margolariak margotu zuen 1830. urtean, eta Parisko Louvre museoan dago gaur egun.

Eugéne Delacroix margolaria Frantziako Saint-Maurice herrian jaio zen 1798ko apirilaren 26an, eta Frantzian eta Iparraldeko Afrikan bizi izan zen. 1863ko abuztuaren 13an Parisen hil zen. Eugene Delacroix margolari erromantikoa izan zen. Rubens eta Veneziako Pizkundeko margolariak izan zituen eredu bere artelan guztiak egiteko, eta helduaroan bereizgarri ditu dramatismoa eta eduki erromantikoa margolanen gai gisa. Hori dela eta, greziar eta erromatar arteen eredu klasikoak baztertu eta Iparraldeko Afrikara joan zen exotismoaren bila.

Elementu nagusi garrantzitsuena koadroaren erdian dago: bandera eramaten duen emakumea. Emakume horrek askatasuna irudikatzen du, hau da, askatasunaren irudia da. Bigarren mailako elementuak bizirik eta hilda dauden pertsonak dira, txikiagoak direnak. Hilik dauden pertsonak koadroaren azpian daude, bizirik daudenak, aldiz, koadroaren gainean.