Asteroide-gerrikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Asteroide-gerrikoa, zuriz, Marte eta Jupiter artean.

Asteroide-gerrikoa gure eguzki-sistemako eremu bat da, Marte eta Jupiter artekoa, milaka asteroidez beteta dagoena.

Asteroide-gerriko hau, seguruenik, Jupiterren grabitate-indarrarengatik sortu ez zen planeta baten arrastoez osaturik dago. Zatiek esfera bat egin beharrean eraztun formako gerriko bat egin zuten, eta ondorioz ez zen planetarik sortu. Harriz eta metalez eginda daude eta batzuk metal hutsez ere bai.