

Atoloiak eraztun-itxurako uharteak dira, koralezkoak.
Atoloien erdian aintzira bat egoten da, eta inguruan koralezko uharriak.
Atoloi gehienak Ozeano Barean eta Indiako Ozeanoan daude.
Honela sortzen dira atoloiak:
- Hasiera-hasieran, sumendi bat egoten da; uharte bolkaniko bat, alegia.
- Pixkanaka, korala ezartzen da uhartearen inguruan, uhartea inguratzen.
- Uhartea hondoratzen hasten denean, koralak bertan jarraitzen du, eta aintzira sortzen da erdigunean.
- Uhartea guztiz hondoratzen da, baina koralak hazten jarraitzen du eta atoloia sortzen du.