Wikipedia, Entziklopedia askea
Auñamendi.
Mendizaleak Auñamendiren gailurrean.

Auñamendi Piriniotan kokaturik dagoen mendia da. Euskal Herriko mugan dago baina euskal lurretatik kanpora, Frantziako Bearno eskualdean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auñamendi euskarazko izena da. "Ahuntzen mendia" esan nahi du. Frantsesez Pic d'Anie esaten da eta bearneraz Pic d'Ania.

Altuera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru Erregeen Mahaia da Euskal Herriko mendi altuena. Auñamendi hura baino 60 metro garaiagoa da, 2.507 metro ditu. Auñamendi euskal menditzat hartuko bagenu bera izango zen garaiena.

Lehenengo igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1771. urtean igo zen lehenengo aldiz. François Flamichon geografo bearnoarra izan zen igo zuena.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Duela urte batzuk "Auñamendiak" izena euskaraz "Pirinioak" esateko erabilten zen. Gaur egun jadanik ia ez da erabiltzen.

Mendiaren euskarazko izenak erakusten du euskal mitologian garrantzia handia duela. Hau da, inguruko euskaldunentzako mendi sakratua izan zen.

Kondairak esaten duenez Auñamendiren gailurrean Jona Gorri izeneko pertsonaia mitologiko baten jauregia dago. Jona Gorrik ekaitzak sortzeko ahalmena du eta haranean behera bidaltzen ditu. Bestalde bere jauregian hazten diren landareek hilezkortasuna ematen dute.