Wikipedia, Entziklopedia askea

Austria-Hungariako Inperioa

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
52.800.000
🔎
Azalera
676.615 km²
🏙️
Hiriburua
Viena
📷
Argazkiak
ikusi
Austria-Hungariako Inperioa 1914an,

Austria-Hungariako Inperioa XIX. mendeko estatu europar bat izan zen, 1867an sortu zena, Austriako inperioak bere baitan Hungariako Erresumaren autonomia onartu zuenean. Nazio biek monarkia bat osatu zuten 1918ra arte.

Inperioa Habsburgotarrek gobernatu zuten, Europako familia boteretsuenetako batek, hain zuzen ere. Lurralde biak batu arte, Habsburgotarrek Austrian gobernatzen zuten. Austria eta Europako beste hainbat herrialderen mugak ehunka urtetan zehar joan ziren eratzen. Agintari edo familia gobernatzaile bakoitzak toki jakin batzuk kontrolatzen zituenez, euren lurraldea zabaltzeko borrokatzen ziren. Habsburgotarrek Austria izeneko herrialde handi bat eratu zuten, baina 1867an, Hungariak botere gehiago eskatu ondoren, inperioa bi zatitan banatu behar izan zuten.

Akordio hori begi onez ikusi zuten austriarrek (alemanez hitz egiten zutenek) eta hungariarrek (hungarieraz hitz egiten zutenek). Hala ere, inperioko beste talde etnikoak, batez ere eslaviarrak, estatu propioak eskatzen hasi ziren. 1914ko ekainaren 29an, Franz Ferdinand artxidukea, Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa, hil egin zuten Sarajevon. Hiri hori Bosniako hiriburua zen eta inperioaren parte zen. Hiltzailea Bosniako serbiar bat zen. Hori dela eta, Austriak Serbiari gerra deklaratu zion. Beste herrialde batzuk ere gerran sartu ziren eta horrela hasi zen Lehen Mundu Gerra (1914-18).

Austriako armadak gerra galdu zuen, ordea. Gerra bukatu eta gero, Austria-Hungariako zenbait herrik independentzia deklaratu zuten eta Austria eta Hungaria bereizi egin ziren. Inperioa desagertu egin zen. Habsburgotarren azken enperadorea, Karlos I.a, erbestean hil zen.