Txikipedia:Azala/Historia
Napoleondar Gerrak izenaz ezagutzen dira XIX. mendearen hasieran, Europan, gertatu ziren gerra gatazkak. Bertan, Frantzia bere kontra zeuden hainbat herrialde aliaturen aurka borrokatu zen. Frantziako Iraultzaren ondoren Napoleon Bonapartek gobernua hartu zuenean gertatu ziren gerra horiek. Historialarien artean ez dago adostasunik Napoleondar Gerrak noiz hasi ziren esateko. Historialari batzuek, adibidez, Napoleonek boterea hartu zuenean jartzen dute hasiera, 1799an; beste batzuek, aldiz, hartzen dituzte napoleondar gerren hasieratzat: 1799 eta 1802 artean Frantzian izan ziren gerra iraultzaileak, edo Erresuma Batuak 1803an Frantziari egindako gerra deklarazioa.
Ordenatu gertakariak denboran!
Itsasoan, abiadura neurtzeko, korapilo hitza erabiltzen da. Antzinean, itsasontzien abiadura neurtzeko prozesu hau erabiltzen zen: itsasontzian zeukaten ontzitxo batean korapiloz osaturiko soka bat lotzen zuten. Korapilo batetik bestera 14,40m zeuden. Orduan, itsasontziaren abiadura jakiteko ontzitxoa uretara botatzen zuten, sokarekin lotuta, eta 28 segundoan zenbat korapilo askatzen zuten zenbatzen zuten.
uztailaren 20
Siuxen buru zen Zezen Eseria armada estatubatuarraren aurrean errenditu zen.