Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Azala/Wikiproiektu:Zumaia BHI 2020-2021» orritik birbideratua)

Azala/Wikiproiektu:Zumaia BHI Txikipedia tailerra

Aurkezpena 2024-25
egindakoa
Laburpena zenbakitan
(2018-2025)
DBH 2ko Tailerreko
artikuluen zerrenda
(2020-2025)
Erronkak
Ikas-egoerak
Artikulu kopurua 1404
Eguneratze data 2025-06-11
Txikipediako 1000 artikulu Zumaia BHIn.

Zumaia BHIko Txikipedia tailerra Zumaiako Institutuko curriculumean txertaturik dagoen Txikipediaren inguruko wikiproiektua da, 2020-2021 ikasturtean burutu ondoren hurrengo ikasturteetan jarraipena duena. Izatez Biologia-Geologia mintegia da Txikipedia tailerraren arduraduna eta ondorioz Natura Zientzien inguruko gaiak lantzen dira nagusiki.

Zumaiako Institutuko esperientziaren berri eman izan dugu hainbat komunikabidetan eta jardunalditan eta ikastaro txikiak ere egin izan ditugu ikastetxetan, berritzegunetan eta IRALEn.

2024ko martxoan 1.000 artikulutako langa pasatu genuen "Txikipedian nabigatuz" proiektuan egindako artikuluekin. Une horretan Txikipedian egindako zazpi artikulu bakoitzeko bat Zumaiako Institutuan egindakoa zen.

Arrazoia eta 2020-2021 ikasturtea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-2020 ikasturtea berezia izan zen COVID-19 pandemiak Euskal Herriko gizartean, oro har, eta hezkuntzan, bereziki, izan zuen inpaktu handia zela eta, harremanak eta klaseen funtzionamendu normala baldintzatuz eta oztopatuz. Aldi berean, aldiz, bitarteko digitalen bidez lankidetzan aritu eta ikasteko parada eman zuen egoerak.

Txikipediaren sorreratik bertatik aritu izan gara artikuluak idazten Zumaiako institutuan. 2020-2021 urtean pausu bat haratago eman eta Txikipedia tailerra ikasgaia sortu genuen DBH 2. mailan Txikipedia eta hari loturiko Wikimediako proiektuak lantzeko eta, horien bidez, ikasleek askotariko trebetasunak ikasteko. Urte erdiko ikasgaia planteatu genuen eta ondorioz hamaika ikasletako bi taldek hartu zuten parte ikasturte hartan. Talde bakoitzak ikasturtearen erdia egin zuen. Emaitza aipagarriak lortu genituen; 142 artikulu sortu ziren eta Commonsen 64 artxibo gehitu ziren, tartean argazkiak, audioak eta QR kodeak. Ikasleek informatika ezagutzak garatu zituzten eta wikipediak berarekin dakarren filosofia barneratu zuten, elkarlana alde batetik eta edukiak eta ezagutzak munduarekin partekatzea bestetik.

Gure proiektuak zabalkundea ere izan zuen komunikabidetan. Onda Vasca irratiak zuzeneko konexioa egin zuen Txikipedia tailerreko klase batean eta Baleike aldizkariak herrian egindako "argazki safaria"-ren berri eman zuen. Eskola Digitala jardunaldietan ere gure proiektuaren berri eman genuen.

Jarraipena: 2021-2022 ikasturtea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikipedia tailerra 2020-2021 arrakastatsua izan zela iritzita hurrengo ikasturtean ere errepikatzea pentsatu zen. Ikasle kopuru handiagoa izan genuen gainera. Aurreko urteko eskema bera jarraitu zen. Guztira 196 artikulu egin ziren eta 26 argazki igo ziren Commonsera.

ETBko Biba zuek! saioan izan ginen gure esperientzia azaltzen Euskarazko Wikipediaren 20. urteurrena aitzaki hartuta.

Aldaketa: 2022-2023 ikasturtetik arrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-2023 ikasturtean DBH 2. mailako ikasle gehienek hartu zuten parte Txikipedia tailerrean. 17-18 ikasletako bost talde izan ziren eta bakoitzak 14-15 saio izan zituen. Ikastaroa laburragoa izanik ikasleen interesa amaierararino mantendu zen, Commons eta proiektu paralelotan aritzeko astirik ez genuen izan ordea.

Hurrengo ikasturtetan ere sistema berarekin jarraituko da.

Proiektu bereziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkak DBH 2ko tailerrean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BioBlitza eskolako patioan (2020)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Institutuko patioko zuhaitzen artikuluak osatu genituen BioBlitz erara. Artikuluek audioa eta guk ateratako argazkiak zituzten eta QR kodeak atera genituen.

Martxoak 8: Hizkuntza ezberdinetako emakume abeslariak (2021)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 hizkuntzatan abesten zuten 18 abeslarien biografiak egin genituen, haien musika entzuten genuen bitartean. Hainbat artikulu irakurriz audioak gehitu genituen.

Martxoak 8: Emakumezko euskal futbolariak (2022)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezko euskal futbolarien 17 artikulu egin genituen.

Euskal Herriko intsektuak (2022-2025)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50 tximeleta eta 100 kakalardo espezieren artikuluak egin nahi genituen eta lortu genuen: Azkenean 58 tximeleta eta 100 kakalardo izan dira.

Olinpiar Jokoetako atleten biografiak (2024-25)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronka olinpikoa ezarri genuen; urrezko 100 domina eta guztira 200 domina lortzea. Azkenean 92 atleta olinpikoren biografiak egin ditugu eta urrezko 109 domina eta guztira 216 domina lortu ditugu.

Ikas-egoerak Batxilergo 1. mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikipedian nabigatuz (2024)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko otsailean hiru ikasgai bildu dituen ikas-egoera sortu genuen Donostiako Aquariumarekin elkarlanean: "Txikipedian nabigatuz". Biologia-Geologia, Marrazketa artistikoa eta Latin ikasgaietako ikasleek hartu zuten parte eta Donostiako Aquariumean dauden 50 arrain espezieren artikuluak egingo dituzte.

Landare itsutasuna (2025)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko otsailean hiru ikasgai berdinekin sortu genuen proiektua Pagoetako natura parkearekin elkarlanean: "Landare itsutasuna". Landare itsutasunaren kontzeptua landu zen eta Euskal Herriko landare mehatxatuen artikuluak osatu genituen, guztira 39 artikulu.

Commons-en igotako artxiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideetan eta Jardunaldietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]