Azido nukleikoak nukleotidoak izeneko pieza errepikakorrez osaturik dauden biomolekulak dira, batzutan makromolekula erraldoiak izan daitezke DNA kasu.
Zelula guztiek DNA izeneko azido nukleiko hauek dute eta bertan informazio genetikoa gordeta dago geneetan. Geneetan proteinak osatzeko argibideak daude, izaki ezberdineei bere ezaugarri bereziak emango dituzten proteinak. Nukleotido bakoitzak oinarri nitrogenatu bat du. Lau oinarri nitrogenatu ezberdinak daudenez, bizitzaren "letrak" bezala funtzionatzen dute (A, C, G, T), eta letra hauen ordenak kodetzen du informazioa hitzak balira bezala. Kode horrek kode genetiko du izena eta unibertsala da, hau da, kode berdina erabiltzen dugu izaki bizidun guztiok (bakterio batetik hasi eta bale urdin bateraino). Adibidez, A-T-C-G-T-A-A-G sekuentzia batek ilearen kolorea esan nahi lezake eta G-G-C-A-T-T-A sekuentziak, berriz, ilea sortzearen agindua.
Azido nukleikoen funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Informazioa gordetzea: Zelulen informazio genetikoa gordetzen dute DNAn. Informazio genetikoan izaki bakoitzaren ezaugarriak gordeta daude.
- Informazioa transmititzea (Herentzia genetikoa): DNAak hurrengo belaunaldira igarotzen dira izaki horren informazioa eramanez. Horretarako zelulak, aldez aurretik, biomolekula hauen kopia bat egiten du.
- Proteinak osatzeko argibideak: DNAk proteinen osaketaren informazioa gordeta du (proteinak nola fabrikatu) eta RNAz (beste azido nukleiko bat) baliatzen da informazio hori garraiatzeko proteinak sortuko diren "fabrikaraino" (erribosomak). Azken hauek ere RNAz osatuta daude ere.
- Energia garraioa zelualaren barruan. ATP izeneko azido nukleikoa zelulak erabiltzen duen "bateria kargagarria" da. Elikagaietatik eskuratzen dugun energia ATPak gordetzen du, pila kargagarria balitz bezala, eta zelulak edozein energia gastua behar duenean (giharrak mugitu, hazi...) ATPtik eskuratzen du lan hori burutzeko. ATPa deskargatu egiten denean elikagaietatik lortutako energiaz ere kargatu egingo da berriz.