Itxura

Azkura, aznahia edo hazgalea, teknikoki esaten diote pruritoa, azalean sentitzen den erresumin modukoa da, hatz egitera bultzatzen duena.
Deskripzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkura ondo sakabanatuta ager daiteke gorputzeko hainbat eremutan (prurito orokortua) edo gune espezifiko batean (prurito lokalizatua).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina azkura intentsitate baxuko min mota bat zela uste zuten arren, gaur egun mina ez den beste sentsaziotzat hartzen dute, burmuinekin bere konexio propioa duena.