Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Balendiñe Albizu

👶
Jaiotza
1914ko irailaren 18a
Zumaia
💀
Heriotza
2002ko irailaren 20a
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Balendiñe Albizu.

Balendiñe Albizu (1914-2002) Zumaian jaiotako euskal idazlea eta poeta izan zen.

Balendiñe Zumaian jaio zen. 14 urte zituela Julio Beobide eskultorearen modelo lanetan aritu zen eta orduan hartu zuen artea egiteko bokazioa.

Garai hartan debekaturik zegoen erlijiozkoak ez ziren liburuak irakurtzea, baina Balendiñek ezkutuan irakurri zituen idazle ezagunen liburuak. Antzekian ere lan egin zuen Zumaian Joxe Etxaberekin.

Gerra Zibila sortu zenean Zumaiatik alde egin zuen Bilbo aldera eta handik Santanderrera. Ondoren Ipar Euskal Herrira joan zen eta azkenik Venezuelara. Ciudad Bolívar hirian bizi izan zen urte luzez.

Erbestean euskal abertzaletasunaren alde lanean aritu zen eta Radio Euzkadiko esataria ere izan zen. Venezuelan euskarazko olerkiez osaturiko bi liburu idatzi zituen.

1995ean itzuli zen Zumaiara. Haren bi semeak Venezuelan gelditu ziren.

  • Nere olerki txorta (1972)
  • Olerkiak (1984)