Txikipedia:Baso-ezko
Itxura

Baso-ezko Euskal Herrian aurkitzen den perretxiko mota bat da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perretxiko honen kapelak 4 eta 10cm bitarteko diametroa edukitzen du eta lehoi kolorekoak edo laranja okreak izaten dira.
Orri zabalak eta oso lodiak ditu eta krema-arroskara kolorekoak dira.
Hanka kurbatua da eta oinarrian estuagoa da.
Jan daiteke?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da oso jangarria baina jan daiteke. Ez da oso famatua bere zaporearengatik. Haragiak irin usaina du.
Non aurkitzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perretxiko hau Ipar Amerikan,Japonian eta Europa osoko basoetan aurki daiteke.