Wikipedia, Entziklopedia askea

Beldarra eta tximeleta


Tximeleta, beldar moduan jaio egiten da, larba bat dena (intsektu lepidopteroa).

Beldarra


BELDARRA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NOLAKOAK DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beldarrak arrautzetatik atera eta zizareen moduko gorputz luzeak dituzte. Hamahiru eraztun edo segmentu dituzte, askotan kolore biziak dituztenak. Kolore hauek haien zaporea desatsegina edo pozoitsua dela harrapariei gogorarazteko garatu dituzte. Lehenengo segmentua burua da, hurrengo hirurek toraxak osatzen dute eta gainerakoek sabelaldea osatzen dute. Sei hankak toraxen ditu eta bost pare hanka faltsu edo “pseudohanka” ditu sabelaldean. Hanka faltsu hauek xurgatze-kopa modukoak dira eta amaieran makoak dituzte.

ZER JATEN DUTE?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare anitzez elikatzen dira, eta batez ere landare horien hostoez. Batzuetan izurriteak sortu ditzakete laborantza lurrak kaltetuz, elikatzeko erabiltzen dituzten landareak hiltzen dituztelako.

Monarka tximeleta


METAMORFOSIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beldarra kapulu batean biltzen da, krisalida eratzen du eta bertan metamorfosia egiten du tximeleta heldu bihurtzeko. Beldarra metamorfismo egoeran dagoenean ez da elikatzen, eta aldaketa metaboliko eta morfologiko handiak jasaten ditu. Tximeleta heldua ateratzen da krisalidaren kanpoko geruza apurtuz. Hainbat tximeleta espezie daude, hala nola monarka tximeleta, urtero egiten duen migrazio luzeagatik ezagutzen dena.

TXIMELETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NOLAKOAK DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta bi pare hego koloreztatuta dituzte. Hauek balio dute haien tenperatura erregulatzeko, gorteiatzeko eta komunikatzeko.

Aho bezala tronpa moduko bat dute elikatu ahal izateko.

ZER JATEN DUTE?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeletek hostoak eta beste fruitu batzuk jaten dituzte. Tximeleta helduek,onddoak eta polena ere jaten dute.


   Ba al dakizu   
BELAR JATUNA:

Oso ezaguna den ipuin bat da, ume guztiek ezagutzen dutena. Ipuinak beldar baten bizitza narratzen du. Beldarra jaten eta jaten hasten da. Asteko egun bakoitzean jaki ezberdinak hartzen ditu, batzuk litxarkeriak eta tripako mina ematen dizkiotenak. Baina azken egunean, hosto eta hosto asko jan ostean kapulu batean biltzen da eta tximeleta bihurtzen da. (Eric Carle da liburu honen idazlea)