Wikipedia, Entziklopedia askea

Beltxarga arrunt


Beltxarga arrunta (Cygnus Olor) anatidae familiako hegaztia da. Animalia mota hau, zuri kolorekoa da eta uretako animali bat da, baina haren hegats formazko oinak direla eta, gai dira lurrean erraztasunekin igarotzeko.

Zeintzuk dira beltxarga arruntaren ezaugarriak ?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beltxargaren hegalak

Munduan ezagutzen ditugun espezie ikusgarri eta politenetariko bat da beltxarga. Animali honek gorputz potolo bat du, lumaje zuri batek estaltzen duena eta lepo luze eta elegante bat dute. Hankei dagokionez, hegats formazko oinak eta hanka indartsu batzuk ditu.

Ahatearekin hainbat antzekotasun partekatu arren, mota honetako animaliak handiagoak dira altuera eta pisuari dagokionez. Beltxarga arrunta 1,5 metroko altuerara arte hazi daiteke. Emeek 11 kilogramo inguruko pisua izaten dute eta arrek bestalde, 15 kilogramo pisatu dezake. Animali honen neurrietan oinarrituz, beltxarga arrunta uretan bizkortasun ikaragarriarekin mugitzen da; eta lurrean aldiz, oso traketsa da.

Azkenik, beltxarga arruntaren ezaugarri bereizgarriena haren hegalak eta mokoa dira. Hegal luzeak eta dotoreak izaten dituzte, eta mokoa laranja-gorrixka kolorekoa da, beste beltxarga espezie batzuetatik bereizten diona.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ZEIN DA BERE HABITATA ?

   Ba al dakizu   

Hegoak dituztenez, 95 kilometro orduko abiadura har dezakete hegan egiten dutenean.

Hegazti hau uretako habitatetan aurkitzen da, besteak beste, urmaeletan, aintziretan, paduran edota ondo babestuta dauden badietan eta lakuetan. Hilabete epeletan, beltxarga arruntak, sakonera gutxiko uretan igarotzen dute denbora gehiena. Besteak beste, sakonera gutxiko ura izozten den heinean, hegaztiak ur sakonagoetara joaten dira.


NON AURKITU DAITEKE MUNDUAN ZEHAR ?

Hegazti hau migratorioa da, hau da, urtaroaren arabera leku batetik bestera mugitzen da, eta haren jatorria Europako iparraldean eta Erdialdeko Asia datza. Bestalde, azken mendeetan zehar pixkanaka pixkanaka barneratu dira Europako lurralde gehienetan. Aldi berean,Ipar Amerika, Hegoafrika, Australia eta Zeelanda Berrian sartu dira ere. Besteak beste, Iberiar penintsulan, negu hotzetan iparraldean ikus daitezke Europako iparraldetik migratutako beltxargak.

Nola elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora gehiena uretan ematen duten animaliak direnez gero, uretako landareak, barraskilo txikiak eta anfibioak jaten dituzte, baita arrain txiki batzuk ere. Bide batez, animali mota hauek oso modu berezian elikatzen dira, izan ere, janaria uretan dagoen lekuraino joaten dira eta bertan geldirik geratzen dira, ondoren hankak azkar mugitzen dituzte janaria haiengana iritsi dadin, eta azkenik ahien lepo luzea uretan sartzen dute eta harrapatzen dutena jaten dute.

Nola ugaltzen da ?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

24 urte arte bizi daitezkeen beltxargen espezieak daude. Gainera beltxargek, pinguinoek bezala, bikote bakarra izan dezakete bizitza osorako, nahiz eta batzuetan zenbait faktoreren ondorioz banandu daitezkeen.

Obiparoa da, hau da, arrautzak jartzen ditu, eta neguan ugaltzen da. Hori dela eta, normalean bost edo zortzi arrautza bitartean jartzen dituzte. Dena dela, batzuetan dozena bat jarri dezakete. Emea inkubazioaz arduratzen da 38 egunez eta ondoren, kumeak jaiotzen dira. Izan ere, jaiotzen direnak egun bakar batez egoten dira habian. Gero, beltxarga harrak kumeak uretara eramaten ditu igeri egitera eta uretako bizitza hastera. Haien bizi itxaropena 14-23 urtekoa da.


Zein dira beltxarga arruntak jasaten dituen mehatxu nagusiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutsadura


Beltxarga zuria ez dago gaur egun espezie mehatxatuen zerrendan. Espezie honek duen arriskurik handiena kobrez eta berunez pozointzen dela da, beste animalia batzuk arrantzatzeko eta ehizatzeko erabiltzen diren produktuekin lotuta daude. Gainera, faktore hauek oso arriskutsuak dira beltxargentzako: petrolioaren kutsadura, autoek harrapatzea, parasitoaktxakurrak, azeriak eta legez kontrako ehiztariak.


Zein da beltxargaren soinua ?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

      Entzun!