Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Bering itsasartearen kokapena

Bering itsasarteaAsia eta Amerika kontinenteak banatzen dituen ur zerrenda da. Errusia eta Estatu Batuetako Alaska artean dago eta Ozeano Artikoa eta Ozeano Barea lotzen ditu. Itsasarte honek garrantzi geografiko eta historiko handia dauka, izan ere, duela milaka urte Amerikara iritsi ziren lehen gizakien ibilbidea izan zela uste da.

Non dago eta zer klima dauka?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bering itsasartea Asiako ipar-ekialde eta Amerikako ipar-mendebalde artean dago. Bere puntu estuenean 85 kilometroko zabalera dauka eta 30 eta 50 metro arteko sakonera. Itsasartearen erdialdean bi uharte garrantzitsu daude: Diomedes Handia irla, Errusiaren zati dena eta Diomedes Txikia, Estatu Batuen lurralde dena.

Eremu honetan klima oso hotza da urte osoan zehar. Neguan ura partzialki izotz daiteke eta horrek izotz bloke flotagarriak eratzen ditu. Tenperatura hotzak eta haize zakarrak direla eta, eskualde honetan bizitzea zaila da bai animalientzat eta bai gizakientzat.

Garrantzi historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela milaka urte, azken izotz-aroan, itsas maila baxuagoa zela, eta Bering itsasartea “Beringia” izeneko lur zerrenda batez estalita zegoela uste da. Lur-zubi honi esker, animaliek eta lehen gizakiek Asiatik Amerikara bidaiatu zuten. Denboraren poderioz, glaziarrak urtu zirenean urak lur hau estali zuen eta gaur egun ezagutzen dugun itsasartea osatu zuen.

Eskualdeko herri indigenak, adibidez, inuitak eta txuktxiak, lurralde honetan bizi izan dira mendeetan zehar. Hainbat teknika garatu dituzte muturreko kliman bizirauteko: adibidez, itsas animaliak ehizatzen dituzte, hala nola fokak eta baleak.

Zergatik da garrantzitsua gaur egun?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Bering itsasarteak munduko puntu estrategiko bat izaten jarraitzen du. Errusia eta Estatu Batuak lotzen dituen zubirik edo tunelik ez dagoen arren, hainbat pertsonak etorkizunean komunikabide bat eraikitzea proposatu dute.

Biodibertsitatearentzat ere bada garrantzitsua itsasarte hau. Hainbat itsas animalia bizi dira ur hauetan, mortsak eta baleak, besteak beste. Halaber, arrantzarentzat ezinbesteko tokia da, izan ere, hainbat komunitatek arrantza behar dute elikatzeko eta beren ekonomiarako.