Txikipedia:Beyoncé Knowles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beyoncé Knowles
Beyoncé Knowles

Beyoncé Kwoles 1981eko Irailaren 4an jaio zen Houston (Texas-en), orain 40 urte ditu eta abeslaria, aktorea, direktorea, diseñadorea eta negoziozko emakumea da. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beyoncéren musika eta antzezpenarekiko interesa eskolako talent show batean parte hartu ondoren hasi zen, John Lennonen "Imagine" abestu zuen. Lehiaketa irabazi zuen eta txalo zaparrada batekin omendu zuten. [1]

Lan esanguratsuena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beyoncék zineman egin zuen debuta Austin Powers in Goldmember (2001) filmean egin zuen paperarekin eta geroago Dangerously in Love (2003) bere estreinako diskoa kaleratu zuen, mundu osoko bakarlari gisa ezarri zuena; 11 milioi ale saldu zituzten.[1]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beyoncék 46 izendapenetatik 21 sari jaso ditu, eta horietatik 3 sari Destiny's Child taldearekin irabazi ditu. Beyoncé BET sarien historiako emakume sarituena da.[1]

Pelikulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula askotan parte hartu du eta berak parte hartu duen pelikula berriena Black is King da, baina beste hainbat pelikuletan ere hartu du parte: 1990 an Beverly Hood-en hartu zuen parte, 2002an Austin Powers in Goldmember-en, Foxxy Cleopatra papelarekin, 2004an Fade to Black dokumentala egin zuen, 2006an Pantera rosan (Xania) papelarekin eta 2006an ere Dreamgirls, (Deena Jones) papelarekin. 2008an Cadillac Records hartu zuen parte. 2009an aldiz, Obsessed pelikulan parte hartu zuen. 2013an Epic pelikulan eta azkenik 2019 El Rey Leon-en hartu zuen parte.[1]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002/2004

2003 - Dangerously in Love („Work It Out”, „'03 Bonnie & Clyde”, „Crazy in Love”, „Baby Boy”, „Me, Myself and I”, „Naughty Girl”)

2004 - Live at Wembley

2003/2004 - Dangerously in Love World Tour

2004 - Verizon Ladies First Tour (with Alicia Keys & Missy Elliott)

Beyoncé promozio irudi batean
Beyoncé promozio irudi batean

2005/2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006 - B'Day / B'Day Deluxe Edition („Check on It”, „Déjà Vu”, „Ring the Alarm”, „Upgrade U”, „Irreplaceable”, „Listen”, „Beautiful Liar”, „Get Me Bodied”)

2007 - B'Day Anthology Video Album

2007 - Irreemplazable („Irreemplazable”, „Get Me Bodied (Timbaland Remix)”)

2007 - The Beyoncé Experience Live

2007 - The Beyoncé Experience

2008/2010[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008 - I Am... Sasha Fierce / I Am... Sasha Fierce Deluxe Edition („If I Were a Boy”, „Single Ladies (Put a Ring on It)”, „Halo”, „Diva”, „Ego”, „Sweet Dreams”)

2009 - Above and Beyoncé - Video Collection & Dance Mixes

2009 - I Am... Sasha Fierce Platinum Edition

2009 - I Am... Tour

2011/2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "4" diska sortu zuen.

2013/2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Beyoncé" deituriko diska sortu zuen.

2016/2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste bi disko argitaratu zituen:

  • "Lemonade"
  • "Everything is love" bere senarra Ja y-Z-rekin egina.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) Beyoncé. 2023-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).