Wikipedia, Entziklopedia askea
Bieira handi 1

Bieira Handia itsasoan bizi den animalia da, kuskubikoen taldekoa. Eskuinean ikusten den bezala, eta izenak esaten duen bezalaxe, Oso Handia da. Bieira handia edo erromes-maskor handia, [sarritan erromes-maskorra soilik (Pecten maximus)] molusku kuskubikoa da, Done Jakue (edota "Camino de Santiago") bidearen ikur nagusia delako ezaguna.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko kuskua guztiz zapala eta uhin moduko saihetsez hornitua du. Kolore gorri-arrekoa da, batzuetan arrosakara edo orbanduna. Ezaugarri nagusia, animaliengan oso urria, dituen begiak dira, islaz funtzionatzen dutenak, hau da, katadioptikoak dira.

Ikurtzat erabilia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromes-maskorra ondorengo hauen ikurra da:

Done Jakue bidea edo "Camino de Santiago"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromes-maskorra ugaria da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Done Jakue bideak Santiago Compostelakoatik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Done Jakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.