Txikipedia:Billie Eilish

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Billie Eilish Pirate Baird O'Connelln abeslaria eta konpositorea da. 2001eko abenduaren 18an jaio zen Los Angelesen (Amerikako Estatu Batuak) eta orain 19 urte ditu.

Billie Eilish, Pukkelpop festibalean
Billie Eilish, Pukkelpop festibalean

Bera, artisten familia batean hazi zen. Maggie Baird aktore, bere aita Patrick O’Connell gidoilari eta bere anaia Finneas O’Connell aktorea eta musikaria. Berak lehen ikasi zuen hizkuntza, ingelesa izan zen.

Ibilbide musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxean hasi zen abesten eta 8 urte zituenean, Los Angeleseko korura eman zuen izena, bertan, kantatu eta teknika musikalak ikasi zituen, eta bere kanta batzuk hasi zen idazten.

Bere lehen “arrakasta” Ocean eyes abestiarekin eman zuen 2015an. Bere anaiak eta bere taldeak egin zuten abestia baina tonua altua zenez, berak abestu zuen.

2016an Soundcloud era igo zen eta denbora gutxian oso ospetsua egin zen. Abestia ofizialki 2016ko azaroaren 18an argitaratu zuen eta iritzi oso onak eduki zituen.

2017ko otsailean, bere bigarren abestia egin zuen, “Bellyache”, eta handik gutxira oso ospetsua egin zen “13 reasons why” seriarentzako, abesti bat egin zuen. Eta hortik aurrera, bere albumak, abestiak… ateratzen joan zen.

Bere lehenengo diskoa 2019ko martxoaren 29an argitaratu zuen. Abesti guztiak berak idatzi zituen eta abesti batzuk bere esperientzian oinarritzen dira.

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Up next session (2017)
  • When we all fall sleep where do we go (2019) (Bere album famatuena)
  • Live at Third Man Records (2019)
  • Happier than ever (2021)

Sariak [aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 sari ditu guztira eta horietako 10 Grammyak dira.

Instrumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]