Txikipedia:Bizkaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
­čĹĘÔÇŹ­čĹĘÔÇŹ­čĹŽÔÇŹ­čĹŽ
Biztanleak
1.149.628
­čöÄ
Azalera
2.217 km┬▓
­čĆÖ´ŞĆ
Hiriburua
Bilbo
­čôĚ
Argazkiak
ikusi
Bizkaiaren kokapena Euskal Herriko mapan.

Bizkaia Euskal Herriko ipar-mendebaldeko probintzia da. 2.384 km┬▓ eta 1.149.628 biztanle ditu (2018ko datuetan). Bizkaiko biztaleak bizkaitarrak dira. Lurraldeak 110 udalerri ditu eta Bilbo da hiriburua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi eskualdetan banatuta dago: Enkarterri, Bilboaldea, Mungialdea, Busturialdea, Arratia-Nerbioi, Durangaldea eta Lea-Artibai.

Kostaldea koskatsua eta irregularra da. Itsasadar eta lurmutur ugari dago. Itsasadar nagusiak Nerbioi eta Urdaibai dira. Matxitxako lurmuturra Euskal Herrian iparralderen dagoena da. Ogo├▒o lurmuturrak 200 metro ditu. Uharteak ere baditu Bizkaiak. Adibidez, Izaro (Bermeon) edo Garraitz (Lekeition).

Urdaibai itsasadarra

Bizkaia menditsua da; kostaldeko mendiak eta barnealdekoak desberdinak dira. Kostaldekoak ez dira oso altuak. Barnealdekoak altuagoak dira. Mendi altuena Gorbeia da.

Ibaiak motzak eta isurialde atlantikokoak dira. Klima epela eta hezea da. Euria urte osoan egiten du, batez ere neguan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santimami├▒e kobako marrazkiak

Bizkaian historiaurreko aztarnategi garrantzitsuak daude. Ezagunena Santimami├▒eko koba da. Bertan aurkitzen dira duela 13.000 urteko animalien marrazkiak.

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forua herrian erromatarren aztarnak topatu dira.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X eta XII. mendeen artean Bizkaia Iru├▒eko eta Nafarroako erresumen barruan egon zen.

1200. urtean Gaztelako erresumak konkistatu zuen.

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbok garrantzia handia hartu zuen, Gaztelako erresumako portu garrantzitsua zelako. Merkataritzak indar handia zuen.

Aro Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mende amaieran industrializazio garrantzitsua gertatu zen Bizkaian: burdin meategien ustiaketa indartu zen, eta burdina eraldatzeko industria asko ezarri ziren.

Mende horretan bi gerra karlistak geratu ziren.

Bilboko Done Jakue plaza

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an 1.152.658 biztanle zituen Bizkaiak.

2016an biztanle gehien zituen hiria Bilbo zen. 342.481 biztanle zituen. Bigarrena Barakaldo zen: 98.403 biztanle zituen. Hirugarrena Getxo, 77.759 biztanlerekin.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko azoka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero ospatzen da Euskal Disko eta Liburu Azoka, abenduan, Durangoko Landakon. 1965ean ospatu zen lehen aldiz.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian musikari eta musika talde ezagun asko daude eta egon dira: Oskorri taldea, Kepa Junkera, Mikel Urdangarin, Eskorbuto, Zarama, Exkixu, Gatibu, Ken 7, Zea Mays, Doctor Deseo...

Guggenheim museoa

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon museo garrantzitsuak daude: Guggenheim Museoa eta Arte Ederren Museoa, adibidez.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bizkaiko zubia. 1893ko uztailaren 28an zabaldu zuten. Gizateriaren ondare izendatuta dago.

Bizkaitar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]