Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1689ko otsailaren 3a
Blas Lezoren jaiotetxea
💀
Heriotza
1741eko irailaren 7a
Cartagena de Indias
🔨
Lanbidea
itsas ofizial
📷
Argazkiak
ikusi
Blas Lezo almirantea.

Blas Lezo Olavarrieta euskal almirantea 1689ko otsailean jaio zen Gipuzkoako Pasai San Pedro barrutian, ia esklusiboki itsasoari eskainitako herri batean. Bere arbasoen artean itsasgizon ospetsuak zituen. Zortzi anai-arrebaren hirugarrena zen.

Lehen lana eta besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blas Lezok Frantziako armadan bete zituen bere lehenengo ikasketak oso gaztea zela, hain zuzen ere, 12 urte zituen itsas karrera hasi zuenean. Ondoren, Espainiar Koroaren agindupean karrera arrakastatsua egin zuen. Estratega eta buruzagi handi izateagatik ezaguna izan zen.

Bizitzan zehar, hainbat borrokatan parte hartu zuen, non, gehienetan, garaile atera zen. Herbeheretar, ingelesen, Karibeko piraten eta berberiskoen aurka borrokatu zen, besteak beste  Halere, borroka hauetan nahiko zaurituta amaitu zuen: begi bat eta hanka bat galdu zituen eta eskumako besoa betiko mugimendurik gabe geratu zitzaion. Hala ere, ez zuen inoiz ausardia galdu. 

Bere azken gudua eta ezagunena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

54 urte zituenean, Cartagena de Indiaseko itsas zelataguneko komandante nagusi izendatu zuten. Hiri eder eta bikain gotortu hau Amerikako garrantzitsuena zen espainiarren interesentzat. Han Cartagena de Indiaseko Bataila gertatu zen 1741an. Dena "Jenkinsen belarriaren gerrarekin" hasi zen. Robert Jenkins pirata Espainiako marinel batek harrapatu eta belarri bat moztu zion. Robert piratak bere herrialdeko agintariei belarri moztua erakutsi zien, Filipe V.a Espainiako erregeari gauza bera egingo ziotela esanez. Ondorioz, gerra deklaratu zioten Espainiari 1739ko azaroaren 23an.

Ingalaterrako Itsas Armadak inoiz ikusi zen flotarik handiena bidali zuen: ia 200 itsasontzi eta 30.000 gizon. Aldiz, Lezok 6 itsasontzi eta 3.000 soldadu baino gutxiago zituen. Edward Vernon almirante ingelesa hain konbentzituta zegoen bere garaipenaz, ezen posta bat bidali baitzion errege ingelesari, irabazi zutela esanez. Erregeak txanpon oroigarri bat egitea agindu zuen. Bertan, Lezo bere ustezko garailearen aurrean belaunikatuta ikusten zen, hitz hauekin: Espainiaren harrokeria Vernon almirantearen aurrean umiliatua.

Blas Lezo 54 urterekin hil zen, garaipen handia lortu eta hilabete gutxira, gerrako setioaren sufrimendu eta zauri ugarien ondorioz. Erregeak hil ondoren izendatu zuen markes.

Bere bizitza eta ibilbidea goraipatu eta omentzeko, munduko hainbat tokitan egin zaizkio oroigarriak Blas Lezori.