Wikipedia, Entziklopedia askea

Boston

Bostongo maratoia.

Boston Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da. Massachusetts izeneko estatuan dago. 2017ko datuen arabera 685.094 biztanle ditu, baina inguruko hiriak batera hartuta 4,6 milioi pertsona bizi dira Bostonen eremuan.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako ekialdean kokaturik dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean.

Uda beroa eta negu hotza izaten da. Urte guztian zehar egiten du euria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako hiri zaharrenetakoa da Boston. 1630 urtean sortu zuten Ingalaterratik iritsitako kolonoek. Bostondik oso gertu Harvard Unibertsitate ezaguna dago, 1636an sorturikoa.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol mota asko egiten dira Bostonen. Kirol talde ezagunenak Boston Celtics saskibaloi taldea eta Boston Red Sox beisbol taldea dira.

Bostongo maratoia oso ospetsua da eta munduko zaharrenetakoa da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]