Brontzea jendeak beste metal batzuk nahastuz egiten duen lehen aleazioa da, kobrea eta eztainua nahastuz lortzen dena. Urte askotan, Brontze Aroaren erabili zuten armak eta tresnak egiteko. Gainera, bitxigile eta eskultoreek bitxiak, txanponak egiteko erabiltzen zituzten. Brontzezko txanponak merkataritzarako garrantzitsuak ziren.
Garrantzitsua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Brontzea oso garrantzitsua zen harriak eta beste metalak baino sendoagoa eta iraunkorragoa delako. Horregatik, jendeak tresnak, armak eta apaingarriak egiteko erabiltzen zuen. Hau dela eta, historiaurreko garai bati "Brontze Aroari" deitzen diogu.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, brontzea asko erabiltzen da, ez delako herdoiltzen edo erraz higatzen. Atal mekanikoetan eta musika-tresnetan aurkitzen da, hala nola: kanpaiak, gong-ak, saxofoiak eta harpa, gitarra edo pianoaren sokak.