Txikipedia:Busturialdea

Busturialdea Bizkaiako kostaldean kokatuta dagoen eskualdea da. Busturia udalerriak ematen dio izena kostaldeko Busturialdea eskualdeari. Kokapen natural harrigarrian dago.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Busturialdean 21 herri txiki daude, horietatik bi nagusienak Gernika eta Bermeo dira.45.213 biztanle ditu Busturialdeak gaur egun.
Gernika: 17.127 biztanle egon dira (2025)
Bermeo: 17.159 biztanle egon dira (2025)

Flora eta Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdaibai biosferako erreserba naturala Busturialdean dago. Erreserba naturalaren oinarria Oka ibaiak sortutako Gernikako itsasadarra da. Urdaibaiko padurez inguratua
UNESCOk Biosferaren erreserba naturala izendatu zuen espazio hori eta ezin da falta bisitatzeko lekuen zerrendan.

Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Busturialdean euskara hitz egiten duten pertsonen kopuru handia dago. Bermeo herri garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua % 73koa da, nahiz eta erabilera % 36koa izan.. Eskualdeko euskera mendebaldeko euskararen antzekoa da.