Wikipedia, Entziklopedia askea

Buztanluze


      Entzun!

Buztanluze (Aegithalos caudatus) txori txiki bat da. Eurasia osoan bizi da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 zentimetrotako luzera du. Bere tamainaren erdia buztanak osatzen du. Buru zuria eta bekain beltz lodiak ditu. Gorputza eta buztana ere zuria eta beltza ditu. Mokoa oso laburra du.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuez elikatzen da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeka antolatuta egoten dira. Udaberria iristean emeak taldea uzten du eta beste talde bateko arrarengana joaten da ugaltzeko. Egiten dituen habiak oso landuak dira, goroldio, liken, luma eta amaraunekin poltsa itxurako habia egiten du. Aurrealdean zulo bat egiten dio habiari.