Wikipedia, Entziklopedia askea

Canberra

Burley Griffin aintzira.

Canberra Australiako hiriburua da baina ez da hiri handiena. 2016ko datuen arabera 403.468 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canberra Australiaren hego-ekialdean kokaturik dago. Ez dago kostaldean kokaturik, lur barnean baizik. Brindabella mendilerroa dauka inguruan. Ez dira mendi altuak, altuena Majura mendia da (888m). Molonglo ibaiak zeharkatzen du Canberra hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canberra hiri txiki bat zen XX mendearen hasieran. Sydney eta Melbourne Australiako bi hiri handienak dira eta biek nahi zuten hiriburua izan. 1912 urtean Australiako agintariek erabaki zuten hiri bietatik distantzia berdinera zegoen Canberra hiria izango zela Australiako hiriburua.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Australiako parlamentua
  • Dinosaurioen museoa

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]