Txikipedia:Carolline Oullette

Wikipedia, Entziklopedia askea

Carolline Oullette Kanadan (Montrealen) 1979. urteko maiatzaren 25ean jaio zen (gaur egun 22 urte dituen) izotz hockey jokalaria da. Aurrelari bezala jolasten zuen, baina gaur egun erretiratuta dago (2018ko irailaren 25ean erretiratu zen). Berak “Canadian National Women’s hockey” izeneko taldean jokatu zuen, baita kapitaina izan ere. Canadako selekzioan ere jolastu zuen eta bertan ere izan zen kapitaina.

Carolline Oullette saria eskuan duela

Jokalari bezala egindako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carollinek txikitatik nahi zuen izotz hockeyan jolastu, baina bere aitak ez zion uzten ez zuelako inoiz emakume bat ikusi izotz hockeyan jolasten eta ez zuelako nahi inork Carollinei gauza txarrik egin edo esatea.

Berak gogo handia zuenez izotz hockeyera jolasteko, bi urtez tematuta egon zen bere amak patinaje artistikoko patin batzuk erosi zizkion arte. 1989. urtean hockeyera jolasten hasi zen eta 9 urteetatik 17 urteetara mutilez osatuta zegoen talde batean jolastu zuen.

17-18 urte zituenean beste talde batera sartu zen: Bonaventure Wingstar.

Carolline, 2006/2007 eta 2007/2008 denboraldietan Whitecaps taldearentzat jolastu zuen.

2008-09 denboraldietan Montreal Starsera itzuli zen

17-18 urte zituenean, beste talde batera sartu zen, Bonaventure Wingstar izenekoa. Bere lehen liga irabazi zuen eta gol gehien sartu zituen 3. pertsona izan zen.

Carolline Oulletteren garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carolline Oulleteren garaipenak honako hauek dira:

2006- 07 Western Women’s Hockey League irabazi zuen.
2007- 08 Western Women’s Hockey League irabazi zuen.
2008- 09 Azaroan, abenduan, urtarrilan eta otsailan gol gehien sartu zituen jokalaria izan zen eta MVP saria eman zien eta Triple Gold Club of womenseko partaide izan zen.
2010- 11 Liga irabazi zuen, gol gehien sartu zituen jokalaria izan zen eta bere bigarren MVP saria eman zien.
2011- 12 Copa Clarckson irabazi zuen.
2012- 13 Kapitaina izendatu zuten eta denboraldia irabazi zuen.
2014- 15 Gol gehien sartu dituen jokalariaren saria irabazi zuen.
2015- 16 Liga irabazi zuen.
2016- 17 Clarckson kopa irabazi zuen eta 300 puntu baino gehiago lortu zituen lehen jokalaria izan zen.
2017- 18 Erretiroa hartu zuen.

[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Caroline Ouellette — Wikipédia» fr.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).