Txikipedia:Charli d'Amelio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Charli d’Amelio 16 urteko neska gazte bat da. 110 milioi harpidetu baino gehiagorekin Munduko tik tok-lari famatuena bilakatu zen. 2004- eko maiatzaren lehenean sortu da. Bere dantza eta bideoei esker famatua bilakatu da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahizpa handi bat du, Dixie d’Amelio deitzen da. Dixie kantari bat da eta tik tok-laria. Bere ama Heidi

d’Amelio deitzen da, modelo top bat da eta argazkilaria ere. Bere aita Marc D’Amelio izena du. Amerikarra da eta Norwalken-en bizi da. Sei urterekin dantzatzen hasi zen. Bere lehen bideo famatuena renegade dantza da. Bere etxean ikasten eta lan egiten du famarengatik. Famak eragin du bere laguntasunei ,bere famarengatik ezin du bizi normal bat ukan.

Charli d'amelio covid-19-ari aurre egiteko 50.000€ eman zituen Norwalk-eko ospital batera.

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere makilaje marka 2020. urtean sortu zuen bere ahizparekin, Morphe izena dauka. Baita ere asazkala tindatzekoa elkarte bat sortu zuten elkarrekin eta honek Orosa izena du. Charli d’Amelioren izena Dunkin donutseko kafe batek hartu du.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Charli D'Amelio. 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).