Wikipedia, Entziklopedia askea

Cnidaria

marmoka bat (Aurelia aurita)

Knidarioak animalia oso bitxiak eta sinpleak dira. 10.000 espezie desberdin inguru sartzen dira knidarioen familian. Uretan bizi diren animalia ornogabeak dira, gehien bat itsasoetan. Nahiz eta lau ataletan sailkatuta dauden, hiru dira gehien ezagutzen ditugunak: marmokak, koralak eta anemonak.

Zeintzuk dira knidarioen ezaugarriak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Knidarioak sailkatzerakoan bi eratakoak izan ahal dira: polipoak eta marmokak. Polipoen artean koralak eta anemonak dira adierazgarrienak, harriei itsatsita bizi baitira. Marmokak berriz bizi modu librea dute eta itsasotik mugitu ahal dira.

Guztiek simetria erradiala dute; hau da, haien gorputzak erditik zatitzerakoan bi aldeak berdinak dira. Aho eta uzki moduan erabiltzen duten zulo bakarra dute. Haien inguruan garroak dituzte janaria harrapatzeko. Knidario gehienak haragijaleak eta harrapariak dira.

Gehienak bi begi sinple dituzte argi iturriak bereizteko.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Knidarioak harrapariak dira eta haien garroak erabiltzen dituzte haien harrapakinak uretan hautemateko eta hiltzeko.

   Ba al dakizu   
Knidario batzuk uretan disolbatutako materia organikoaz elikatzen dira

Nola arnasten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnas egiteko kanpoaldeko eta barrualdeko zelula geruzak erabiltzen dituzte oxigenoa hartzeko eta karbono dioxidoa kanporatzeko, ez dituztelako brankiarik itsasoko beste animalia batzuk bezala.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Knidarioek gainontzeko animaliok bezala ugaldu daitezke, sexu ugalketaren bitartez. Hau gertatzeko, bi gurasoen informazio genetikoa behar da, bien ezaugarriak nahastuz beste organismo berri bat sortzen da. Ugalketa asexuala ere erabiltzen dute. Erreprodukzio asexualean, bakarrik guraso bat dago eta bera bezalako beste animalia bat sortzeko gai da.

   Ba al dakizu   
Knidarioek garro bat mozten badute, ez dira hiltzen, baizik eta beste organismo bat jaiotzen da!


Nolakoa da knidarioen gorputza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polipoak zutabe itxurakoak dira eta haien ahoa gorputzaren goialdean dago. Harrietara itsatsita daudenez haiei finkatzeko disko berezi batzuk dituzte. Gainera goialdean dute ahoa janaria errazago sartu ahal izateko.

Marmokak berriz aterki itxurakoak dira. Haien gorputza zaku moduko batez eta garroz osatuta dago. Ahoa azpialdean dute eta garroen bidez mugitzen dira itsasoaren zehar.

polipo bat harri batera itsatsita
   Ba al dakizu   
Marmoken gorputzaren %95a ura da. Gainera oso animali bitxia denez ez dute garunik, odolik ezta nerbio-sistemarik

Gehiago jakiteko..[aldatu | aldatu iturburu kodea]