Wikipedia, Entziklopedia askea

Cuculidae


Kukua edo kuku europarra (Cuculus canorus), Cuculidae deritzan familiako hegazti espezie bat da.

Kuku baten txita bere amaren mokotik jaten. Kukuaren txita ama baino handiago egin da eta habia txiki geratu zaio.

Euskal Herrian udaberrian nahiko erraz entzuten da kukuaren kantua baina hegaztia bera ikustea ez da hain erraza.

Habiak eta kumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kukuek beste txori txikiagoen habietan uzten dituzte bere arrautzak (hala nola kaskabeltzen edo txantxangorrien habietan). Kukuak txori txikiagoen habiatik beste arrautzak botatzen ditu eta bere arrautza bat bertan uzten du. Horrela, hegazti txikiek berea bezala erruten eta elikatzek dute kuku txita.

Kukuari buruz kontatzen zena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengo euskaldun askorentzat kukua eta udaberria oso lotuta zeuden. Kukuaren kantua udaberrian entzuten zen beti. Kukuak ehunka kilometro egiten ditu Afrikatik Europara hegaz eta udaberrian agertzen da Euskal Herrian. Haren kantua udaberrian entzuten da.

Oso zabalduta zegoen honelako sinestea: umeei esaten zitzaien udaberrian, kukua lehen aldiz entzundakoan, poltsikoetan dirua eduki behar zela. Horrela izanez gero, urte horretan urte oparoa izango zuten, bestela, urte kaxkarra.

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaristo Bustintza izeneko idazle batek (goitizenez Kirikiño), kukua eta kukuari buruzko sinesteak erabili zituen behin baino gehiagotan ipuinak[1][2] idazteko.

Bertsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hiru bertso hauek, esate baterako, Imanol Lartzabal eta Paco Ibañezek grabatu zituzten:

Kukua eta primadera
Jainkoak emaiten (ematen) du
hainbeste aholku
urtearen barruan
asko heldu zauku (zaizkigu)
batzu alaiak eta (batzuk)
beste batzu mutu. (batzuk)
Kukuak primaderan (udaberrian)
egiten du kuku
biziaren esperantza
erakartzen dauku. (digu)
Esaera zahar bat
berritzera nua (noa)
kukua berrikitan (berriketan)
baita ixildua.
Ezpada akabatzen
guretzat mundua
gu harekilan bainan (harekin baina)
denbora badua (badoa)
berriz ere entzunen da
kukuen oihua.
Askotan ikusi dut
arbola batean
lagunak etzituen (ez zituen)
nahi bakean.
Uda hor zen gainean
hura joaitean, (joatean)
entzunen al dut berriz
heldu den urtean
ez dut gozorik berriz
hura entzun artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Evaristo Bustintza Kirikiño "Kukuak kantatzen"
  2. Evaristo Bustintza Kirikiño "Kukuba entzuten"