Wikipedia, Entziklopedia askea

Damasko

Airetiko ikuspegia.

Damasko Asiako hiri bat da, Siriako hiriburua eta hiri handiena da. 2009ko datuen arabera 1.711.000 biztanle ditu.

Damaskon dago Saladinen hilobia; Saladin gerlari musulman bat izan zen, gurutzaden garaian Jerusalem defenditu zuena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siriako hego-mendebaldean kokaturik dago, Ekialde Hurbilean, Asian. Libanoko mendikateak Mediterraneo itsasotik banatzen du, eta, horregatik, toki oso lehorra da. Barada ibaiak zeharkatzen du Damasko hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik biztanleak dituen munduko hiririk zaharrenetako bat da; izan ere, 12.000 urte inguru dira existitzen dela. 661 eta 750 urteen artean musulmandarren inperioaren hiriburua izan zen. 2011. urtean, Sirian gerra zibila piztu zen eta Damasko sarritan bonbakatu dute.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Omeiatarren meskita
  • Maktab Anbar meskita
  • Azm jauregia

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]