Txikipedia:Dark Souls
Dark Souls, Japonen sortutako bideo-joko bat da. Hau, serie baten antzekoa da, baina hemen jokalaria da protagonista, berak hartzen ditu erabakiak.
Zer da
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dark souls fikziozko joko-serie bat da, honen egilea Hidetaka Miyazaki da. 2011. urtean publikatu zen lehen aldiz eta bi jarraipen izan ditu: Dark Souls 2 2014ean, eta Dark Souls 3 2016ean. 2022an seriea 33 milioi kopia baino gehiago saldu zituen.
Zertan oinarrituta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokoa Erdi-Aroko garai ilun batean oinarrituta dago, non jokalarien pertsonaia zaldun, dragoi, mamu, deabru eta bestelako munstro edo izaki gain naturalen aurka borrokatzen duten.
Nola jolastu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joko honetan, heroi bat sortzen da. Jokalariak aukeratzen du nolakoa izango den eta zer arma erabiliko duen.Heroia mundu ilun eta arriskutsu batean ibiltzen da, leku desberdinak esploratuz eta munstro eta etsai gogorrekin borrokatuz. Etsaia garaitzen denean, “arimak” lortzen dira. Arima horiek indartsuago bihurtzeko edo gauzak erosteko balio dute. Zenbat eta etsai zailagoa, orduan eta arima gehiago. Jokalaria hiltzen bada, lortutako arimak lurrean geratzen dira eta hildakoa azken su txiki batera (atseden-lekua bezala) itzultzen da. Arimak berriro hartu ditzake hara iristen bada… baina berriro hiltzen bada lehenago, galdu egiten dira betiko.
Gainera, beste jokalarien arrastoak ikus daitezke: batzuetan laguntzeko mezuak uzten dituzte, eta beste batzuetan tranpak izan daitezke.
Non jolastu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joko hau Play Station, Nintendo Switch, XBox, ordenagailuetan eta mugikorretan jolastu daiteke.
Adina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adituek gomendatzen dutenez Dark Souls 17 urte baino gehiago dituztenek jolastu dezakete.