Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1962ko azaroaren 11
Roswell (Mexiko Berria)
🔨
Lanbidea
zinema ekoizle
📷
Argazkiak
ikusi

Demi Moore (Demi Gene Guynes), 1962-ko azaroaren 11an jaio zen. Aktorea da profesioz.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik 1985era, Freddy Moore rockeroarekin ezkonduta egon zen eta bere abizena hartu zuen. 1997an Bruce Willis aktorearekin ezkondu eta hiru alaba eduki zituen. Baina 2000. urtean banandu ziren. 2005ean Ashton Kutcher aktorearekin ezkondu zen eta 2009an bere senarraren abizena hartu zuen, Demi Kutcher izatera pasatuz.

Ibibide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981an hasi zen antzezten. 1984tik auerrera, Brat Pack izeneko aktore taldean parte hartu zuen. Lehen paper famatua, Ghost filman izan zen. 1996an Moore historian soldatarik handiena jaso zuen emakumezko-aktorea bilakatu zen Striptease filmarekin.

1997an, egin zituen pelikulak ez ziren arrakastatsuak izan, eta bere ibilbideak beherantzko bidean hartu zen. Bere pelikula famatuenetakoak hauek dira: Ghost, Blame it on Rio, St. Elmo's Fire eta About Last Night. Beste hainbat pelikula ere antzeztu ditu: The Scarlet Letter, The Juror eta G.I. Jane pelikulak, adibidez.