Wikipedia, Entziklopedia askea

Dicraeosaurus

Dicraeosaurus
Dinosauro belarjalea
Altuera6 metro
Luzera13-20 metro
Bizi zen garaiaJurasikoa
Esanahiaurkila narrastia

Dicraeosaurus kamioi baten tamaina zuen dinosauro belarjale bat zen. Lepo luzea zuen, eta oso flexiblea. Lepoarekin pinu eta zuhaitz handietako hostoak eta fruituak jan zitzakeen. Isatsa fina eta luzea zen, eta baliteke akuilu moduan erabiltzea, defendatzeko.

Buru txikia baina isats luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinosauro honek buru txikia zuen gorputzarekin alderatuta. Begiak eta sudur zuloak ere txikiak ziren. Dinosauro haragijaleen erasoak jasotzen zituen, eta ez zuen babesteko ez hezur gogorrik ezta atzapar luzerik. Horregatik, isatsarekin kolpeak ematen zituela uste da. Azkarra zela uste da.