Wikipedia, Entziklopedia askea

Dilista

Dilista landarea.

Dilistak lekadun familiakoak dira, ernetzetik hasi, hazien ekoizpenekin jarraitu eta heriotzerarte urte bat soilik pasatzen da, hau da, landarea urte batean hazten da. Orokorrean udaberrian zein uda hasieran ernetzen dira eta urte bereko udazkenean heltzen dira heldutasunera.

Kanpotik ikusten dugunaren arabera, hosto luzangak ditu, pixkat biribilduak. Hauetariko bakoitzean 2-3 hazi multzokatuta egoten dira eta 5 milimetroko disko formako hazia dauka barruan.

India mapan kokatuta.

Non aurki ditzakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, hazi honek egoera eta leku lehorrak oso ongi jasan ditzake. Hori kontuan izanda, berain jatorria gehienbat India izango litzateke, baina beste leku askotan kontsumitzen da; Asian, Iparraldeko Afrikan, Mendebaldeko Europan eta Latinoamerikaren zati bat.

Zein elikagai eskaintzen dizkigute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugariak dira dilistek eskaintzen dizkiguten elikagaiak; gehienbat karbohidratoak, proteinak, bitamina ugari eta burdina. Hau da, giza gorputzerako ezinbesteko elikagaiak eskaintzen dizkigu honek.

   Ba al dakizu   
Lekaleen eguna otsailaren 10a da, beraz dilistena ere bai. Eta izen horrez gain, les culinaris (izen zientifikoa), Ikar Xabal (Iparraldean eta Nafarroa) eta ziziri (Bizkaia).
Dilistak eta beste lekale batzuk merkatuan.
Dilista sopa.

Nola ernaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MATERIALA:

  • Yogurt ontzi hutsa
  • Kotoia
  • Ura
  • Dilista bat

PROZESUA:

  1. Yogurt ontzian kotoi pixka bat jarriko dugu.
  2. Ondoren, dilista bat jarriko dugu kotoi artean, eta gainean kotoi gehiagorekin estali.
  3. Haziaren inguruan giro heze bat sortzeko, kotoi guztia busti arte una botako dugu bertara.
  4. Tenperaturak, muturrekoak ez diren leku batean mantendu eta bi egunetik behin ureztatu behar dugu.
Esperimentuaren irudi bat.

ONDORIOAK AZTERTZEKO GALDERA LAGUNTZAILEAK:

- Zer gertatzen da dilista haziarekin?

- Tamainaz handitu da? zergaitik dela uste duzu?

- Dilistari sustraiak hasi zaizkio?

- Ez dio eguzkiak eman, zergaitik uste duzu ernaltzen hasi dela?

- Nondik hartu ditu elikagaiak?


Ikus ezazu esperimentua poster honen bidez: https://www.canva.com/design/DAFVZ82TGrI/erpBTRr0prU7jSR53LZSBw/view?utm_content=DAFVZ82TGrI&utm_campaign=designshare&utm_medium=link&utm_source=homepage_design_menu