Txikipedia:Eduardo Justo Mokoroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eduardo Justo Mokoroa Tolosan jaio zen 1867ko urriaren 13an, 1959ko urtarrilaren 3an hil zen 91 urte zituela. Organista, zuzendaria eta musikagilea izan zen. Bere jaioterriko abesbatzako eta udal musika bandako zuzendaria izan zen; arrakasta handia izan zuen. Abesbatzarekin sari asko lortu zituen. Musika irakasle ere izan zen. Gaur egungo Tolosako udal musika eskolak bere izena darama.