Txikipedia:Ehuneko
Ehunekoa osotasun bat ehun zatitan banatzen duen proportzio edo sinbolo matematiko bat da. “Ehun unitatetik” zenbat unitate hartzen ditugun adierazten duena.
Ehunekoak oso baliagarriak dira jakiteko zenbat handitu edo txikitu den zerbait, edo bi kopuru erraz konparatzeko. Horregatik erabiltzen dira deskontuetan (%30 beherapen), kirolean (%80 arrakasta) edo datuak interpretatzean (inkestan %25k erantzun du).
Ehunekoa ulertzea garrantzitsua da, eguneroko bizitzako arazo asko modu azkar eta erraz batean ebazteko laguntzen duelako.
Leku askotan, «portzentaia» hitza ikusiko duzu zentzu honetan; baina Euskaltzaindiak gomendatu du «ehunekoa» idaztea, esaten den bezala.
IKURRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Non idatzi behar da? ZENBAKIAREN AURREAN
| % | 7 |
|---|
Kopurua digituz idazten da eta % sinboloa zenbakiaren aurretik, bien artean hutsunea utzita. Hala eta guztiz ere, letraz ere eman daiteke, ehuneko zazpi alegia.
LOTURA BESTE KONTZEPTUEKIN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehunekoak, zatikiak eta zenbaki hamartarrak gauza bera adierazteko hiru modu desberdin dira. Pentsa ezazu poltsa batean 100 gominola dituzula. Hori osotasunean 100% da.
| EHUNEKOA | ZATIKIA | ZATIKI LABURTEZINA | ZENBAKI HAMARTARRA |
|---|---|---|---|
| % 25 | 25/100 | 1/4 (laurdena) | 0,25 |
| % 50 | 50/100 | 1/2 (erdia) | 0,5 |
| % 75 | 75/100 | 3/4 | 0,75 |
| % 10 | 10/100 | 1/10 | 0,1 |
ZATIKIA HAMARTAR BIHURTZEA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zatikia, hamartarra bihurtzeko: zatikiaren zenbakitzailea, izendatzailearekin zatitu behar da.
→ 1/2ren esanahia: “bat zati bi” = 0,5
→ 1/4ren esanahia: “bat zati lau” = 0,25
Lotura zuzenago batean azalduta, esan daiteke zatikia eta hamartarra gauza bera direla, baina modu desberdinetan idatzita:
- 1/2 = 0,5
- 1/4 = 0,25
- 3/4 = 0,75
EHUNEKOAK GURE EGUNEROKOTASUNEAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UNITATE EDO OSOTASUN BAT BANATZEA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina berdinekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2 zatitan banatutako pizza: Pizza bat bi lagunen artean banatzea.

- 4 zatitan banatutako pizza: Pizza bat lau lagunen artean banatzea.

- 10 zatitan banatutako pizza: Pizza bat hamar lagunen artea banatzea.

- 20 zatitan banatutako pizza: Pizza bat 20 lagunen artean banatzean.

Tamaina ezberdinekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adibidea: Klase batean, % 60a neskak dira eta % 40a mutilak

Ehunekoak erakusteko, askotan zirkulu bateko zatiak erabiltzen ditugu (pizza, tarta,...). Zirkuluak osotasuna adierazten du, eta kaloreek zati bakoitza.
- Adibidea: Lau lagunek gure kromoak batu ditugu, baina bakoitzak kromo kantitate ezberdina batu dugu:

BILDUMA EDO KOPURU FINITU BATEN EHUNEKOA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adibidez: 100 kromo berdin baldin badaude daude eta 4 pertsonen artean banatu behar baldin badira, 100en ¼ kalkulatu ondoren (100/4=25) pertsona bakoitzari 100 kromoren % 25 egokituko zaio.

BEHERAPENAK ETA GORAPENAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiz, gure egunerokotasunean, arropa edo janaria erostera joan behar gara. Egoera hauetan, ehunekoa beherapen edo gorapen bezala ageri ohi da. Hots, gaileta kutxa batek 20 euro balio baldin bazituen eta % 25en beherapena edo igoera izan badu. Kontzeptu hauek ondo ulertzearren, garrantzitsua da beherapenak eta gorapenak ulertzea (behean dagoena soilik kontzeptua eta prozesua ulertzeko balio du, ez dira kalkuluak behar).
BEHERAPENEN ADIBIDEA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anderrek supermerkatura joan da, gailetak erosi nahi dituelako. Ondorioz, gaileten tokira gerturatu da eta kutxa batek 20€ balio dituela ikusi du. Hala ere, % 25eko deskontua edo beherapena dute. Zenbat balio du orain kutxak?

Behin beherapena kalkulatuta, hasierako prezioari kantitate hori kendu beharko zaio, prezio finala zein den jakiteko. Hau da, kalkuluak egin eta gero ateratzen den emaitza ez da prezio finala, baizik eta zenbat diru GUTXIAGO ordaindu behar den orain kutxarengatik. Prezio finala kalkulatzeko hasierako prezioa (20€) - atera zaigun beherapena egin beharko da.
GORAPENEN ADIBIDEA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anderrek supermerkatura joan da, gailetak erosi nahi dituelako. Ondorioz, gaileten tokira gerturatu da eta kutxa batek 20€ balio dituela ikusi du. Hala ere, % 25eko igoera dute beza dela eta. Zenbat balio du orain kutxak?

Behin igoera zenbat den kalkulatuta, hasierako prezioari kantitate hori gehituko diogu, prezio finala zein den jakiteko. Hau da, kalkuluak egin eta gero ateratzen den emaitza ez da prezio finala, baizik eta zenbat diru GEHIAGO ordaindu behar den orain kutxarengatik. Prezio finala kalkulatzeko hasierako prezioa (20€) + atera zaigun igoera egin beharko da.