Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekialde

Mendebaldea E hizkiaz markatzen da haize-arrosa delakoan.

Ekialdea, eguzkialdea edo sortaldea lau puntu kardinaletako bat da. Kardinal hitzak nagusi esan nahi du; beraz, zerumugako lau puntu nagusietako bat da, eguna argitzen duenean eguzkia ateratzen den aldeari dagokiona, zehazki.

Beste hirurak iparra edo iparraldea, hegoa edo hegoaldea, eta mendebalde edo sartaldea dira.

Lau puntu kardinalak irudikatzen direnean, haize-arrosa delakoan edo mapa batean, ekialdea eskuinaldean dagoena da, eta E batez markatuta egon ohi da, (ingelesezko East hitzagatik). Ekialdea mendebaldearen kontrako puntua da.

Zergatik jartzen da ekialdea eskuinean munduko mapetan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialde hitza askotan erabiltzen da Asia izendatzeko. Hori hala da europarrek egindako lehen mapetan, orduan ezagutzen zuten mundu bakarra Europa, Afrika eta Asiaz osatuta zegoelako; europarren ikuspegitik begiratuta, Asia munduaren eskuinaldean zegoen, iparraldera begira jarrita eskuinaldera, alegia; mapak egiterakoan, beraz, Europa ezkerreko aldean irudikatzen zuten, Asiatik ezkerraldera, mendebalde edo sartaldean (hau da, eguzkia sartu edo ezkutatzen den lekuan), iparraldera begira jarrita ezkerrera.

Zer dira ekialdeko herrialdeak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esandako arrazoi historiko eta kultural horiek azaltzen dute europarrok mundua ikusteko dugun modua; izan ere, Europa Amerikatik ekialdera dago, baina Europa ez dugu inoiz sartzen ekialdean. Zehazki, Europatik eskuinera dauden herrialdeei deitzen zaie ekialde.

Gainera, bi ekialde bereizten ditugu: